Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: KATASTROFEN ANTZERKI TALDEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: BESTE BAT
EMANALDI MOTA: UMOREZKOA, ARETO ANITZETAKOA
PUBLIKO: HELDUAK
SINOPSIA
Kirolik zailena aukeratu dute bi emakume hauek, basatiena! Ez da beharrezkoa kaskoa erabiltzea ezta partehartzaileak uniformatzen dituen arroparik ere. Hatxe eta Zeta aldapan behera abiatuko dira, jaitsiz eta jausiz ,bere konfort eremutik irten gabe,posible izango balitz! Entrenamenduaz ganoraz egiteko: Gustura egotea posible izango den leku zoragarria bilatu eta aurkitu dute.
Inork ez du esan hau erreza denik, baina dibertigarria izan daiteke. Teknikak lagunduko ote die abiadura eta oreka artean mantentzen krisma apurtu gabe?
LOTURA


