Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: BAPATEANZIRKO
619929895 (Odei)
EMANALDIAREN IZENBURUA: Bi eta Bat soinudun ipuinak
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa soinuduna
PUBLIKO: 5 urtetik gora
SINOPSIA
BI ETA BAT
Soinudun ipuinak.
Bi eta bat
Ipuinak kontatzera goaz Bat eta bi ez gara bakarrik etorri.
Ipuin kontalaria eta soinuzalea elkartu gara, baina bidean maleta animaliaz eta ipuinez bete zaigu. Eta haiekin zer egin ez dakigunez, zuei kontatzea bururatu zaigu.
Ipuinak eta soinuak, nahasten dituen ipuin kontaketa da, Bi eta Bat.
LOTURA