Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Mesedez, bete galdetegi hau.
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Binahi
EMANALDIAREN IZENBURUA: Bikoizketa tailerra binahirekin
EMANALDI MOTA: Antzerkia/komedia
PUBLIKO: 8 urtetik aurrera
SINOPSIA
Bikoizketa sortuta dauden pertsonaiei ahotsa jartzean datza. Ikastaroa bi ordukoa da. Hasieran ahoa eta ahots kordak berotzen ditugu ariketa desberdinekin: aho mugimenduak, ahozkera jolasak (aho-korapiloak, hitzak errepikatzea, bizkortasunarekin jolastea...). Gainera, jarduera honekin interpretazio ariketak ere egingo ditugu.
Ondoren atrilera pasatzen da, horretarako 4-5 pertsonekin taldetxo bat egin eta atrilera gerturatuko dira pantailan bikoiztu behar duten irudiak ikustera bertsio originalean, horrela pertsonaien entonazioa entzungo dute eta eszenako egoera ulertzen dute. Behin sekuentziaren norakoa ikusita, take-a (sekuentzi horretan esaten den testua) irakurriko da irudiak ikusten diren bitartean, jarraian, irudiarekin batera baino irudia ahotsik gabe, testua pertsonaiaren ahoan sartzen saiatzen garelarik eta azkenik, azken entsaioan egin bezala, grabatu egingo dugu.
Tailerra, marrazki bizidunekin hasiko genuke eta ondoren bai film, serie eta dokumentalak lantzen joango gara. Behin grabatuta, gero beti entzungo dugu grabatutakoa, horrela akatsak ikusiko dira hobetzen joateko. Take edo sekuentzia bakoitza bi, hiru edo lau pertsonen artean egitea da ohikoena, lan taldea jorratuz.
LOTURA


