JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

BOLI BILI BOLI

TALDEAREN IZENA: PANTZART
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
699340894
EMANALDIAREN IZENBURUA: BOLI BILI BOLI (Kalean egiten denean BOLI KALEAN izena hartzen du)
EMANALDI MOTA:  Kaleko objetu - antzerkia
PUBLIKO: 2-6 urte

SINOPSIA

Umeentzako paperezko txotxongiloen, abestien eta poemen ikuskizuna.
Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa dago. Ez da ohiko liburuxka: marrazkiak, ikuskizuntxoak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu.
Estreinatu zenetik 100 emanaldi baino gehiago egin dira arrakasta handiz.

LOTURA
https://pantzart.org/eu/ikuskizunak/boli-bili-boli/
https://pantzart.org/eu/ikuskizunak/boli-bili-boli-2/