Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Ander Leon Nanclares
656 765 745
EMANALDIAREN IZENBURUA: Borboiak ihesean
EMANALDI MOTA: Hitzaldia
PUBLIKO: 16 urtetik gora
SINOPSIA
Juan Carlos Iaren erbesteratzea ez da salbuspena, ohitura baizik, izan ere, 1788tik, Aro Garaikedean tronoan egon den Borboi errege denek ihes egin dute. Carlos IV, Fernando VII, Isabel II, Amadeo Saboiakoa (Hau ez zen borboia, vaina hala ere,…), Alfonso XII (Hau erbestetik heldu zen), Alfonso XIII eta Juan Carlos I dira izen hoerien zerrendakideak. Bakoitzaren historiako istorioa kontatuko dugu umorez beteriko hitzaldian
LOTURA