25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Castillo Suarez & Sara Zozaya

TALDEAREN IZENA:  Elurra
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Castillo Suarez & Sara Zozaya
EMANALDI MOTA: Poesia/musika saioa
PUBLIKO: 18 - 60


SINOPSIA

‘Nonbaiten elurra egiten duen bitartean, Elurra ari duen kantak eta poemak bilatu ditugu. Izan ere, poemek eta kantek elurraren albo-ondorio berberak dituzte: aztoratzen gaituzte, oztopo dira zenbaitetan, gaixotu gaitzakete; baina, horretaz gain, edo horren gainetik, gure gorputzaren atalak sentiarazteko balio digute. Denborari neurria hartzeko balio digute. Ikuskizun honetan hotza eta nostalgia sentituko ditugu batera. Ikasiko dugu nola ibiltzen den elurraren gainean. Elurra, basamortua edo itsasoa bezala, begira dagoenaren ispilu bihurtzen dela esango genuke. Horregatik kanpoko elurra urtu edo izoztu aurretik, bizi izan dugun guztia idatziz utzi nahi izan dugu, eta publikoari oparitu elurra iristen ez den lekuetan partekatzeko’.

Hari narratiboa ‘Zerua Berun’ Castillo-ren liburua da. Berak bizi, berak kontatu eta noizbehinka, elur maluten antzera, poema solteak botatzen ditu publikora.
Tartean:
Bernardo Atxaga
Gerardo Markuleta
Benjamin Prado
Miriam Reyes
Entzun dezakegu Elurra bitartean, atzean eta batzuetan aurpegian. Sara-k akordeoia, gitarra, teklatua eta ahotsa erabiltzen ditu entzulea sar dadin mundu ilun eta hotz batean goxotasunez.
Tartean:
Piazzolla
Uda

LOTURA
https://www.pamplonaescultura.es/eventos/elurra/