JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Dada ü Lala

TALDEAREN IZENA: Les Bobé Bobé
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
673636651 (Ane Gebara)
EMANALDIAREN IZENBURUA: Dada ü Lala
EMANALDI MOTA:  Antzerki fisikoa
PUBLIKO: 15 urtetik gora

SINOPSIA

Dada mugimenduan murgilduta dagoen obra da hau, besteak beste “hitzak ez du balio” oinarriarekin.
Dadak 1916an lehen mundu gerraren aurkako artistak batu zituen, praktika berriak eta alternatiboak aurkitzea bilatzen zutenak.
Unibertso berri bat sortu nahi zuten, inguruan gertatzen zenaren guztiz desberdina izango zena. Guztiaren kontrako bihurtu zen. Dadaistek agur esan zioten ezarritako arau, ideal eta konbentzioei. Zentzuzkotzat jotzen zena suntsitzea zuten helburu.

Gu gogo berdinekin jarraitzen dugu, hona hemen gure manifestua:

Estrenaldia ilusioa PUM!
Gertutasuna PAM PAM!
Iraindu TXOF!
Erre usaina dago?
Langabezia TURU-TURU
Akzioa, erreakzioa KRAX!
Erre usaina dago?
Erre usaina dago!!!
KAOSA! TXIS PUM!
Txis edo pum, pum edo txis
Jaitsi tapa mesedez!

LOTURA
https://lesbobebobe.eus/
@lesbobebobe