Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

(Des)kontrolatuta

TALDEAREN IZENA: (Des)kontrolatuta
EMANALDIAREN IZENBURUA: (Des)kontrolatuta
EMANALDI MOTA:  Antzerki laburra
PUBLIKO: Gazte eta helduentzako

SINOPSIA

“-Zergatik aguantatu behar dugu hainbeste?
-Nortzuk?
-Emakumeok.
-Aguantatu diozu?”
Terapeuta eta pazientea. Prest al gaude
barruan daukaguna ateratzeko? Isilik
egoteak arazo gutxiago ekarriko dizkigu...
edo gehiago? Badaezpada, utziko diogu
gure iluntasunari argi izpi batzuk sartzen?
Arnastu, lasaitu eta izan.

LOTURA