Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: ANODINO TEATROA
677241414 (Aitor) eta 657724552 (Aiora)
EMANALDIAREN IZENBURUA: DEUS EX TWINGO
EMANALDI MOTA: Antzerki laburra (20 minutu)
PUBLIKO: Heldu eta gazteei zuzendua
SINOPSIA
Mirentxu eta Josetxuren arteko erlazioa gatazka txiki batzuekin hasi bazen ere, bigarren zitan gauzak hobeto doaz. Izan ere, Mirentxuk bere zaletasun sekretuena erakutsi nahi dio Josetxuri: estralurtarren begiztapena. Unibertsoaren egiaz eztabaidatzen duten bitartean, bien arteko maitasun jaioberri hau, ezinezkoa baino, komenigarriegia dela konturatuko dira. Maitasunari eta beste Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko antzezlan bat.
LOTURA
https://drive.google.com/file/d/1mzXscIk_CnX8bS3WhgmazaCoLTb-RIW1/view