25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

DISKORRIKA

TALDEAREN IZENA: ARIMA COOL TOUR
EMANALDIAREN IZENBURUA: DISKORRIKA
EMANALDI MOTA:  DISKO FESTA PARTEHARTZAILEA (1,5 ORDUKO IRAUPENA)
PUBLIKO: PUBLIKO OROKORRARI ZUZENDUTA (UME, GAZTE, HELDU ETA FAMILIEI)

SINOPSIA

Dj eta animatzaile euskaldun baten eskutik denok musika eta dantza giro alai batetan murgilduko gara. Euskal abestiekin eta aurreko edizioetako Korrikaren abesti arrakastatsuekin dantzatuko dugu saio ero eta dibertigarri batetan.

LOTURA
http://www.diskofesta.eus