JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Ekhi Lambert

TALDEAREN IZENA: Ekhi Lambert
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
0033 6 52 21 51 26
EMANALDIAREN IZENBURUA: Ekhi Lambert
EMANALDI MOTA:  Kontzertua
PUBLIKO: Adin guztientzako

SINOPSIA
Ekhi Lambert Irulegiko kantautore eta konpositorea da, eragin ainitzen artean dabilena (euskal kantu herrikoia, frantses kantagintza, musika inpresionista, bideojokoetako musika). Artzaina, dantza tradizionalen idazlea eta blues gitarrista izan zenak, filosofia eta psikoanalisia ere ikasi ditu, heroic fantasy unibertso haiekiko pasioa piztu zaion bezala, non heroiek zorigaitzari aurre egiten dieten. Bere bigarren diskoak, Inbasioak, hamabi kantu/olerki labur biltzen ditu. Orkestrarako konposatua eta moldatua izan da urte oso batez, eta ondotik, hainbat jatorritako musikarien laguntzarekin ekoiztua: Vincent Mougel, Oiasso Kamerata, Joseba Irazoki, Oihan Oliarj-Ines, Felix Buff… Eszenatokian, musikariek lagundurik edota bakarka bere gitarra elektrikoarekin, Ekhi Lambert-ek giro elegante eta epiko bat ehuntzen du.

LOTURA

Instagram :https://www.instagram.com/ekhilambert/?hl=fr
Web orria : https://www.catach.fr/ekhilambert
Live Solo : https://youtu.be/3nBtZJYCr1E
Live Band : https://youtu.be/m2UacYi5gpA
Bideoklipa : https://youtu.be/GRR1UWoyv88
Spotify : https://open.spotify.com/intl-fr/artist/368bMGzuiDafMVCSy3SLZW