JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Emakume eta antifranquista, zigor bikoitza

TALDEAREN IZENA: Ander Leon Nanclares
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
656 765 745
EMANALDIAREN IZENBURUA: “Emakume eta antifranquista, zigor bikoitza”. Emakumeekiko errepresioa lehen frankismoan. Saturrarango espetxearen adibidea.
EMANALDI MOTA:  Hitzaldia
PUBLIKO: 16 urtetik gora

SINOPSIA
1936ko uztaileko matxinada militarra lehen garaipen izpiak ikusten hasi zenetik, ondo zehaztu zuten zein izango zen, hortik aurrera, “Espainia Berrian” emakumeek bete beharreko papera: etxeko erregina, seme-alaben hezitzailea eta senarraren zaintzailea. Aktiboki edo pasiboki orden berriaren aurka azaldu zirenek, II. Errepublikaren aldeko ekintzetan parte hartu zutenek edota momentu txar batean leku desegoki batean zeudenek errepresio gogorra jasan zuten, askotan gizonena bezain bortitza. Hala ere, emakumeen errepresioak ezaugarri bereziak zituen

LOTURA

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2264/emakumeak-eta-frankismoaren-errepresioa

https://praktikatu.eus/blog/uribebutroe/blog/2022/05/24/maruri-jataben-emakumeen-aurkako-errepresioa/