Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: EMAKUME OKERRAK
945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: Demode Quarter
EMANALDI MOTA: Komedia musikatua
PUBLIKO: Helduak eta nerabeak 15 urtetik aurrera
SINOPSIA
Kontzertu eszeniko honetan ahotsa, piano eta txeloa eta gitarraren soinuak musikaren historiako hainbat emakumezko abeslari eta musika egileren bertsio originalekin nahasten dira.
XX eta XXI hamarkadan “zuzendu gabeak” izan diren emakumezko artista ezagun eta aparta batzuen homenaldia da. Janis Joplin, Chavela Vargas, María Callas, Dolly Parton eta Nina Simone besteak beste.
Ikuskizuna lotzen duten testuek artista hoien bizitza pertsonala edota profesionalaren alde ezezagun eta urratzaileei buruzko begirada desberdina osatzen dute.
LOTURAK
https://youtu.be/SJmNBwNPv64?si=QVsLp2FdUYn_Dxv9