Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Mesedez, bete galdetegi hau.
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Esti Markez
EMANALDIAREN IZENBURUA: Esti Markez – atenporal
EMANALDI MOTA: Kontzertua
PUBLIKO: Adin guztiak
SINOPSIAMarkezen bigarren lan luzea da "atenporal". Bederatzi abestiz osatua. Bukaera eta hasierei buruzko album bat, egunsenti eta iluntzeei buruzkoa. Kantautore gazteak orain arte arakatu gabeko estiloetara egin du salto, bere esentzia galdu gabe. Kantu klasiko eta modernoak, disko atenporal bat bere osotasunean, denboraren erlatibotasunari buruz.
LOTURA


