Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak eskatu eta Kulturazek ekoitzitako dokumentala da. Irati Urdalleta Lete da dokumentalaren kazetaria.
EMANALDIAREN IZENBURUA: Euskaldunak: etxean arrotz
EMANALDI MOTA: dokumentala
PUBLIKO: 16 urtetik gorkaoentzat
SINOPSIA
Euskaldunon zapalkuntzari buruzko dokumentala da. Bederatzi pertsonaren bizipenen bidez, kontatzen du euskaldunok euskaldun izate hutsagatik zapaldu gaituztela eta eraso egin digutela, eta gaur egun ere zapalkuntzak jarraitzen duela.
LOTURA
OHARRA:
Dokumentala soilik ematea: doan
Dokumentalaren proiekzioaz gain, egilearekin aurkezpena eta solasaldia: kontsultatu prezioa


