Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Galbahe
EMANALDIAREN IZENBURUA: GALBAHEA. EZ GARA DENA AHAZTEKO NAHIKOA BIZIKO
EMANALDI MOTA: POESIA ETA KANTA UZTARTZEN DITUEN EMANALDIA
PUBLIKO: NAGUSIAK
SINOPSIA
2024ko maiatzaren 25ean eskaini genuen estrainekoz Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko emanaldia, Zarautzen burutzen den Literaturian. Emanaldian, Galbahea liburuko poemak deklamatu eta kantatu genituen eta horixe egingo dugu aurrerantzean ere: irakurri eta kantatu.
Literatura eta musika uztartzen dituen proposamena da gurea, behinola sortu genuen Katamalo egitasmoari jarraiki. Izan ere, egitasmo hura, izen bereko poesia liburutik abiarazi genuen bihotz bakartien kluba literatur taldekoek.
Honakoek taularatuko dugu Galbahea :
• Lander Bilbao: ahotsa, gitarra, xirula
• Mariana Blanco: bibolina
• Rafa Rueda: gitarra
• Urdin Baraiazarra: mandolina
• Uxue Garcia: bibolina
• Igor Ercilla: Soinu-teknikaria
• Joseba Ortuzar: soinu-teknikaria
• Gotzon Barandiaran: ahotsa
LOTURA