JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

GANBARAKO IPUINAK

TALDEAREN IZENA: ODEI ARREGI
EMANALDIAREN IZENBURUA: GANBARAKO IPUINAK
EMANALDI MOTA:  IPUIN KONTAKETA
PUBLIKO: HAURRAK

SINOPSIA

Jakina da ganbaran gordeta denbora luzez dauden gauzei ahaztu egiten zaiela behin zertarako izan ziren eta eginkizun berriak hartzen dituztela.

Horrela behin teontzi izandakoa errege bihur daiteke eta zapata parea izandakoa maitale banaezin.

Ganbarak sekretu eta ipuinez beteta daude eta kontaketa honetan traste zaharrei hautsa kendu eta ahaztutako ipuinok berriro kontatuko ditugu.

LOTURA
https://www.bapateanzirko.eus/ganbarako-ipuinak