25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Gora bihotzak

TALDEAREN IZENA: Eidabe

EMANALDIAREN IZENBURUA:  Gora bihotzak!

EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: familiarra
SINOPSIA

"Zenbat dantza utzi ditugu bidean azken garai hauetan?
Eta zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu
gabe? Dantzatzea aldarrikatzen dugu, besarkatzea,
musukatzea, kantatzea, nahi dugunarekin eta nahi dugun
moduan. Dantza ezin bada ez da gure iraultza!

LOTURA
https://eidabe.com/gora-bihotzak/