Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: ITXASO QUINTANA
945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: Gora kopak
EMANALDI MOTA: Dantzaldia
PUBLIKOA: Familiarra (helduak eta haurrak)
SINOPSIA
Euskaraz sortua eta euskarazbizitzekogonbita den ikuskizun hau musika, antzerkia eta dantzaren arteko topagunebizia da. Emanaldiak bidaia emozional eta kolektibo batera eramango gaitu, non gure hizkuntzaren eta kulturaren aldarrikapena, laguntasuna, natura eta balore unibertsalak (hala nola autoestimua,enpatia eta elkarbizitza)izangodiren ardatz nagusiak.
Bloke ezberdinen bidez, publikoak garai eta belaunaldi desberdinetako abestiak entzun eta bizitzeko aukera izango du, iraganaren eta orainaren arteko zubia eraikiz. Emoziozbeteriko festa koloretsu bat izango da: belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkartuko ditu, dantzan, antzezten eta kantuan,denok elkarrekin ondopasatzekoeta komunitate-sentimendua indartzeko.
Ikuskizunaren amaieran, sortutako energia kolektiboa ospatukoda: elkarrekin sortutako familia baten parte garela sinetsita.
LOTURAK
https://ttipia.eus/show-item/gora-kopak-itxaso-kintana