Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

GORA MUSIKA! ETA KORRONTZI, Bixente Martinez-ekin eta erraldoiak

TALDEAREN IZENA:  GORA MUSIKA! + KORRONTZI, Bixente Martinez-ekin
EMANALDIAREN IZENBURUA: GORA MUSIKA! ETA KORRONTZI, Bixente Martinez-ekin eta erraldoiak
EMANALDI MOTA: MUSIKA ZUZENEAN + DANTZA + ANIMAZIOA
PUBLIKO: 2 urtetik gorakoak


SINOPSIA

15 artistek beteko dituzte eszenatokia; bertan, musikariak, erraldoiak eta dantzariak ikusiko ditugu. ZUZENEKO MUSIKAK,  familia, haur eta belaunaldiak elkartuko ditu, euskal tradizioa eta historia sustatuz eta balore positibo eta sendoak bultzatuz, genero berdintasunean, dantzan eta alaitasunean oinarrituz.


LOTURA