25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Haize Arrosa (kontzertua)

TALDEAREN IZENA:  Haize Arrosa

EMANALDIAREN IZENBURUA:   Magala diskoare naurkezpena

EMANALDI MOTA: Musika (folk)
PUBLIKO: adin guztiak
SINOPSIA

Haize-arrosa taldea Berrizen (Bizkaia) sortu da 2022an. Berriz eta Aba-
diñoko musikariak diren arren, Berrizen dute entsegu lokala, eta hor dago

musika ideiak partekatzeko gune estrategikoa, taldeari grabitate iraunko-
rra topatzeko edo arnasa hartzeko espazioa. Musikaren denboraren orra-
tzak gaurkotu dituzte, horrek esan nahi du lehendik ere ibilitakoak direla

musikaren zaldiko-maldikoan, gehien bat Ene Bada taldean aurreko men-
deko 90eko hamarkadan. Ahuntzak mendira egiten duen legez, egingo

duten musikaren kartografia diseinatu dute bueltarako, eta ez galtzeko
itsaso zabal horretan haize-arrosa erabiliko dute kantu bakoitzari nortasun
neuralgikoa bilatzeko, musika asmoak ekintzetara ekartzeko.

LOTURA