Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Mesedez, bete galdetegi hau.
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: TXALAINAK
EMANALDIAREN IZENBURUA: Hertzainak taldeko tributu akustikoa
EMANALDI MOTA: Kontzertu akustikoa formatu txikia, hirukote akustikoa (bi kitarra akustikoa eta perkutsioa)
PUBLIKO: Publiko guztientzat
SINOPSIATxalainak Bilboko hirukote akustikoa da, Hertzainak taldearen kantak gogoratzen ondo pasatzeko asmo bakarrarekin. Tabernaz taberna giroa alaituko dugu. 2023ko urtarrilean Hertzainakek bere agurreko kontzertuan parte hartzera gonbidatu gintuen.
LOTURA
https://www.facebook.com/Txalainak/https://www.youtube.com/@Txalainakhttps://www.instagram.com/txalainak/


