25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

“HHH” aurkezten du

TALDEAREN IZENA:  Eneritz Furyak
EMANALDIAREN IZENBURUA:  “HHH” aurkezten du
EMANALDI MOTA: Kontzertua
PUBLIKO: 18 - 60


SINOPSIA

Eneritz Furyak euskarazko kantagintza berriaren ahotsetako bat da. Mondosonororen . Artista hau etengabeko eraldaketan aritu da bere ibilbidean zehar.
Bere lehen lanek folkaren edo egile-kantagintzaren eragina dute, gitarra akustikoaren protagonismo handiagoarekin - Eneritz Furyak 2017 / Zaldi Zuria 2018 -. Aurreko diskoan berriz - Emadan 2021 -, joera zabalago bati heldu zion, “eragin garaikidez betetako post folk dekalogoa” eskainiz. HHHrekin - 2024, bere disko berria - Eneritz Furyakek azken hiru urteetako esperimentazioaren eta lanaren ( Emaizkidan 2023 / Felis Katua 2023 / Paisaiak - argitaratze datarik gabe ) emaitza eskaintzen digu, pop doinuekin, melodiekin, sintetizadoreekin eta dantza erritmoetara jotzen duen imintzio txiki batekin. Aldaketa horren erantzuna, Zarata Mondosonoro EHrentzat urteko 4. disko onena. Badok atariko onenen hainbat zerrendatan ere aipatua.

Eneritz Furyaken zuzenekoa Georgiako Tbilisi hiriburuko Mutant Radio entzutetsutik igaro da, baita club bertsioan Berlingo Renate aretotik ere. Horrez gain, Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza edo Italian aritu izan da biran. Baina baita gertuago ere, Katalunian, Galizian eta, nola ez, euskal geografia osoan. Primavera Sound, EHZ Euskal Herria Zuzenean eta beste jaialdi batzuetan aritu da. Poparen, esperimentazioaren, sustraien, zarataren eta egungo gaien artean mugitzen den artista da, paregabeko sinergia magnetikoa sortuz. Ikusleen arabera, gainera, intentsitate handiko uneak uzten dizkigun zuzenekoarekin.

LOTURA
INSTAGRAM | BANDCAMP | WEB