Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Josune Garcia de Bikuña
677825420
EMANALDIAREN IZENBURUA: Hitzak dantzan
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa
PUBLIKO: 6 urtetik gorakoentzat
SINOPSIA
Hitzak, musika eta begiradak, komunikatzeko bide amaiezinak. Guztion artean sortutako euskararen itsasoa eta lau istorio irudimena jartzeko dantzan. Ondo pasatzeaz gain, hitzen garrantziaz, komunikazioz eta euskararen erabileraz hausnartzeko ere pentsatutako emanaldia. Abestiez eta istorioez beterik eramango dut maleta zuen herrira!
LOTURA
https://sorlasean.eus/ipuinak/