25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

ILEAPAINDEGI ZOROA

TALDEAREN IZENA: PANPOTX KULTUR TALDEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: ILEAPAINDEGI ZOROA
EMANALDI MOTA:  Tailerra
PUBLIKO: ADIN TARTE GUZTIENTZAKO

SINOPSIA

Ileapaindegi bat simulatzen duen egur eta burdinezko gurdi batek (birziklatutako materialekin egina) osatutako instalazioa eta mimo handiz aukeratutako dekorazioarekin bat doa.
2 ileapaintzailek minutu gutxitan haurren buruetan orrazkera zoroak sortuko dituzte. Koloretako spraiak, esponjak, linpiapipak etab nagusi bat dira erabiltzen ditugun materialak.

LOTURA