25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Infinitum

TALDEAREN IZENA:  Xaxaka Teatro
EMANALDIAREN IZENBURUA: Infinitum
EMANALDI MOTA:  Antzerkia/komedia
PUBLIKO: Gazteak / Helduak



SINOPSIA

Ongi etorri bizitzaren antzerkira! Gu geu gara bizitzaren aktoreak, gidoilariak eta zuzendaria. Gu geuk egin dugu guztia. Baina zer da bizitza? Bakarrik gaude unibertsoan? Zer da ezereza? Eta infinitua?

Bizitza boxeo-borroka bat izango balitz zer egingo zenuke zuk? Eskularruak jantzi eta ring-era atera, edo bazterrean geratu eta toaila bota? Zer egiten duzu erantzunik gabeko galderen aurrean?

Edozer egiten duzula ere, gogoratu borroka hau txantxa bat dela, fartsa bat, komedia bat. Ez ahaztu ukabilkada bakoitza bizitza dela eta bizitza etengabeko borroka dela. Ez hartu borroka serioegi, ze bizitzatik ez zarete bizirik aterako.

Antzezleak: Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Beñat Iturbe, Garazi Mitxelena eta Nagore Sarasola

Zuzendaria: Mikel Sarriegi


LOTURA

https://www.instagram.com/xaxakateatroa