25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

INPRO-KOMERYAK

TALDEAREN IZENA:  Iñaki Maruri, Leire Orbe, Mitxel Santamaria
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: INPRO-KOMERYAK
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKOA: guztiak

SINOPSIA

Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin gatozkizue. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina guk horrela ikusten dugu argi eta garbi eta horren aldeko apustua egin dugu.
Izen-buruan bertan igarri daitekeenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, “komeriyak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskara hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikuslegoarentzat. Baditugu ahozko inprobisatzaileak eta jakinekoa da nola erantzuten duen jendeak horien aurrean. Ba imajina ezazue antzerkiarekin.

LOTURAK
https://ttipia.eus/eu/show-item/inpro-komeryak/