Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: ODEI ARREGI IZAGIRRE
619929895 (Odei)
EMANALDIAREN IZENBURUA: IPUIN LOTSATIAK
EMANALDI MOTA: IPUIN KONTAKETA
PUBLIKO: HAURRAK 4urtetik aurrera
SINOPSIA
Ipuin guztiak ezberdinak dira.
Badaude ipuin harroxkoak, ipuin ausartak, ipuin serioak eta baita ipuin lotsatiak ere.
Eta hauen berezitasunik handiena beraien ezkutatzeko eta kamuflatzeko gaitasuna da.
Horregatik begiak erne eta belarriak adi izatea komeni da, ipuinak lotsa galdu eta hizketan hasten direnerako.
Ipuin lotsatiak ez da ipuin kontaketa arrunt bat.
Etxeko gauzekin osatutako ipuinezko unibertso txiki bat da.
LOTURA
https://www.bapateanzirko.eus/ipuin-lotsatiak