Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
675716472
EMANALDIAREN IZENBURUA: Itsu koplak
EMANALDI MOTA: Bertsoa
PUBLIKO: Gazteak eta helduak + 16
SINOPSIA
Bertsolaritzaren ezaugarrietako bat bada lekura, ingurura eta momentura egokitzeko gaitasuna. Askotan neurri laburrak eta bixiak lagun-arterako erabiltzen ditugun ariketak dira: koplak, zortziko txikia, puntutan. Euskarara hurbiltzen ari den jendearentzat, kasu honetan Belarriprest lagunentzat, oso egokiak diren neurriak dira eta oso jostagarriak.
LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/itsu_koplak