Udako euskara ikastaroak Udako euskara ikastaroak

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Itzal(iko) bagina

TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
675716472
EMANALDIAREN IZENBURUA: Itzal(iko) bagina
EMANALDI MOTA: Antzerkia eta bertsoa
PUBLIKO: Gazteak eta helduak + 16

SINOPSIA
Bertsoa
oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da. Bere trama izaerak hiru pertsona bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute.
Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...
Itzalek leku garrantzitsua hartuko dute ikuskizunaren zehar. Izan ere, teladun hiru markoren atzean proiektatuko dira zenbait pasarte. Arropen eta argien koloreekin jolastuko da. Zuritik abiatuta gorri, berde, eta moreak hartuko dute protagonismoa antzezlana aurrera joan ahala. Kolore bakoitzak esanahi bat hartuko du eta argi jokoek garrantzia izango dute.

LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/itzal-iko-bagina-1