Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Ixabel Agirresarobe
675712383
EMANALDIAREN IZENBURUA: Joxe Moxeren etxean kontatutakoak
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa
PUBLIKO: 6 urtetik gorakoak
SINOPSIA
Joxe Moxe Kitarraren etxean kontu kontari aritzen gara. Behin, bisitan joan nintzaion eta ederra gertatu zen! Ezusteko bisitak eta kontuak entzun nituen.
LOTURA