Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Kaitin Allende
945243828 / 645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: Kaitin in the night
EMANALDI MOTA: Komedia
PUBLIKO: 15 urtetik gorakoa
SINOPSIA
Kazetaria naiz, irratian aritu naiz beti, esataria naiz baita unitate mugikorra, “la unidad móvil” mugitzen den bat. Hainbeste mugitzen naiz toki askotatik zuzenekoak egiten ditudala, eta milaka abentura bizi ditudala.
Niri ez esan…Kazetariok ere artista ez garenik…, akrobaziak, malabareak, denetarik egiten dugu. Ama ere banaiz eta inguruan nituen Txinparten ongizateaz ere aritzen naiz bakarrizketa honetan. Adinean aurrera eta orain premenopausika nago, perimenopausika nago bai, sofokatuta eta klimax batean egotetik klimateriora iritsi naiz, hala ere, egoerari buelta ematen ari naiz. Urteak aurrera doaz eta semea bera akarrik zaintzen da eta orain ama zaintzen dut, zaintza oso garrantzitsua da. Bestalde, badira zahartzaro aktiboa muturrera eramaten dutenak eta azkenean zahartzaro hiperaktiboan bizi direnak eta horien bizitza ikusita prestatzen hasi naiz.
LOTURA
https://ttipia.eus/eu/show-item/kaiting-in-the-night/