Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Miren Narbaiza eta Danele Sarriugarte
656 732 585 (Miren)
EMANALDIAREN IZENBURUA: KAIXO, KARI (ITXIERA BAT, ABIAPUNTU BAT)
EMANALDI MOTA: LITERATURA ESZENA (IRAKURRALDI MUSIKATUA)
PUBLIKO: 12 URTETIK AURRERA
SINOPSIA
Agur eta ciao, edo ireki eta itxi. emanaldi honetako hiru testuak aldi berean dira bi gauzak, aldi berean zerbaiten itxiera eta abiapuntu. zabalik geratutako uneetara itzultzen da ahots narratiboa —karga afektibo eta politiko handiko uneak denak—, horiei agur esateaz batera beste bide batzuetarantz abiatzeko. Danele Sarriugarteren testuak eta Miren Narbaizaren soinua.
LOTURA