25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

KALAMO KURRENTE

TALDEAREN IZENA: KALAMO KURRENTE
EMANALDIAREN IZENBURUA: KALAMO KURRENTE
EMANALDI MOTA:  Zuzeneko musika
PUBLIKO: 16 urtetik gora

SINOPSIAKalamo Kurrente gara, Bilbon 2024an sortutako musika proiektu bat. Gure taldeak hiru artisten proiektu musikalak uztartzen ditu, eta zuzeneko batean bildu ditugu denak (DOLTZA, XXVII. ataria, Ane Zugaza). Hainbat musika estilo nahasten ditugun arren, soinu elektronikoa guztiak josten dituen elementu nagusia da.

LOTURA

https://open.spotify.com/playlist/4Gwo6cqVg5RFh1whWoXBEx?si=ee0c692192c44f95&nd=1&dlsi=2eb10f23fa644536