Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

TALDEAREN IZENA:  ANA GOITIA

EMANALDIAREN IZENBURUA:   KATANA

EMANALDI MOTA: BAKARRIZKETA
PUBLIKO: +16

SINOPSIA

Ana handia da, galanta, bizitzan gertatzen zaion guztia ere handia da eta kontatzeko modua ere halakoa dauka. Normalean konturatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta bakarrizketa honetan, egungo musika eta marketinean, “sold out” aren moda, guraso eta umeak kontzertuetan egotearen moda, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak.

LOTURA
https://barreman.eus/ana-goitia-barreman