Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
675716472
EMANALDIAREN IZENBURUA: Klown bertso saioa
EMANALDI MOTA: Bakarrizketa eta bertsoa
PUBLIKO: Gazteak eta helduak + 16
SINOPSIA
Inprobisazioa oinarri duten bi sormen alor uztartuko dira: Klowna eta bertsoa. Beatriz Egizabal umoregile feministak egingo du gidari lana eta bera arduratuko da bakarrizketa laburrean bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz. Lau ahots elkarlanean arituko dira umoretik eta feminismoz.
Bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatrizen egiteko moduek bersolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die. Saio dinamiko eta berritzaileak dira, giro askotara egokitzeko saioak.
LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/klown-bertso-saioa