Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: PANTZART
699340894
EMANALDIAREN IZENBURUA: Kolorez Kolore
EMANALDI MOTA: Musika eta objetuen antzerkia
PUBLIKO: 2-6 urte eta familiak
SINOPSIA
Poemak, txotxongiloak, leihoak, abestiak, ilargiak, barraskiloak, eta baita hipopotamo handi bat ere dituen etxetxo bat eraikitzen da. Amaieran etxetxoa bisita daiteke.
Kolorez Kolore, musika eta objetuen antzerkia da “Kolorearen maga” izenez ezagutzen den Květa Pacovská ilustratzaile txekiarraren lan plastikoan inspiratua eta Juan Kruz Igerabideren haur – poesian ere.