Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Korrika badator! Beroketa jaia

TALDEAREN IZENA:  Urtxintxa
EMANALDIAREN IZENBURUA: Korrika badator! Beroketa jaia
EMANALDI MOTA:  Musika eta jolas festa
PUBLIKO: Familiarra, adin guztiak

SINOPSIA

Korrikaren giroa pizteko eta herria mugiarazteko ekitaldi parte-hartzailea da “Korrika badator:
Beroketa jaia!”. Musika, jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, adin guztietako herritarrek
euskaraz gozatzeko eta elkarrekin ospatzeko aukera izango dute. Bi dinamizatzailek gidatutako
festa koloretsu eta bizia izango da, publikoaren parte-hartzea eta euskararen erabilera sustatuz.
Ekimen honek herritarrak batzea eta euskararen aldeko jai-giro alaia sortzea du helburu,
Korrikaren aurretik giroa berotzen hasteko gonbidapena eginez

LOTURA