Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Ane Gebara
673636651
EMANALDIAREN IZENBURUA: La deskarada
EMANALDI MOTA: Memoria istorikoa eta feminismoa uztartzen duen gertuko antzezlan zuzena
PUBLIKO: 15 urtetik gora
SINOPSIA
Amamaren garaiko istorio epikoak entzuten eman dut gaztaroa noizbait nik egingo nituelakoan. Autoriteari aurre egin, bizilagunen konplizitatea, kartzela, ogia, loreak buruan. Baina ezer ez da berdin esaten zuen Hertzainakek.
Zer egin eta nola aurre egin dena aldatu denean?
Antzezlan honetan pertsonen duintasuna jartzen da mahai gainen, emakume feministen gorputz eta ikuspuntutik, memoria kolektibora salto eginez.
LOTURA