25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

LABURBIRA, euskarazko film laburren XXIII. zirkuitua

TALDEAREN IZENA: TAUPA, Euskaltzaleen mugimendua
EMANALDIAREN IZENBURUA: LABURBIRA, euskarazko film laburren XXIII. zirkuitua
EMANALDI MOTA: IKUSENTZUNEZKOAK
PUBLIKO: 16tik gora
SINOPSIATAUPA, euskaltzaleen mugimenduak, euskarazko film laburren zirkuitua jartzen du martxan urtero. 2025ean ekoitzitako film onenen bilduma ikus daiteke bertan.

LOTURA

https://irudienea.taupamugimendua.eus/egitasmoak/laburbira/