Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Goloka Antzerki Taldea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Loreren ametsa
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Familiarra
SINOPSIA
Lore ipotxa baso barruan oso pozik baina bakar bakarrik
bizi zen. Egun batean Miren eta Maialen sorginek negarrez
aurkitu eta lagun bat bilatzea erabaki zuten.
Sorginen liburu magikoak lagunak bilatzeko konjurua du,
baita behar diren osagaien zerrenda ere, eta guztion laguntzaz
lortzen saiatuko dira.
Hasieran konjurua ez zebilen umeak eskuak elkartu eta asko
kontzentratu behar zirelako.
Azkenean lortuko dute, amestutako laguna, Zintzo, agertu zen
eta guztiek poz pozik akelarre bat ospatu zuten..
LOTURA