Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

LUR JOTA

TALDEAREN IZENA: LUR JOTA
EMANALDIAREN IZENBURUA: LUR JOTA
EMANALDI MOTA: Kontzertua  
PUBLIKO: Adin guztietarako

SINOPSIA

2003.urtean Bilboko Zorrotza auzoan sortua. Hainbat urteren ostean, pandemia garaian itzuli eta aro berri honen lehenengo emaitza “20 urte berandu” diska dugu, non punk-hardcorea eta metala melodia indartsuekin talka egiten duen.

LOTURA
https://www.instagram.com/lurjotaband