25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

MAKILAIA GUNEA

TALDEAREN IZENA: PANPOTX KULTUR TALDEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: MAKILAIA GUNEA
EMANALDI MOTA:  MAKILAIA TAILERRA
PUBLIKO: ADIN TARTE GUZTIENTZAKO

SINOPSIA

Instalazio honek egur eta burniz egindako bi gurdik (birziklatutako materialekin egindakoak) eta beraiekin batera mimoz aukeratutako dekorazioak gunea osatzen dute.
Erabiltzen den makilaia, ur makilaia profesionala da.
Makilatzaile profesionalekin lan egiten dugu.

LOTURA