25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Maleta Magikoa

TALDEAREN IZENA: Eva Magoa
EMANALDIAREN IZENBURUA: Maleta Magikoa
EMANALDI MOTA:  Magia ikuskizuna
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA

Magia ikuskizun paregabea, non umorea, musika eta antzerkia izango diren protagonista. Efektu magikoekin konpondu beharko dituen hainbat egoeratatik pasako da gure pertsonaia. Publikoa ikuskizunaren parte izango da, gure magoari bere abentura bitxietan lagunduz.

LOTURA