TALDEAREN IZENA: MANTTALINGO ALABA
659392230
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mattalingo alaba emanaldi musikatua
EMANALDI MOTA: Manttalingo Alaba ikuskizuna, Mikel Etxaburuk izenburu berarekin idatzitako poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua da. Ordubete irauten du. Saturrarango emakume kartzelan gertatutakoak oroitu eta aitortza egitea da emanaldiaren azken xedea. Emanaldian kantua, musika eta errezitaldia uztartzen dira
PUBLIKO: Berez, ez da haurrentzat
SINOPSIA
Gela hezeetan gertatukoak gure gogoan oihartzun egin dezan idatzi eta kantatuko dugu. Oroituko ditugu Saturrarango kartzelan ito ziren emakumeen ekaitzak eta labarrak. Orain udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean egon ziren gatibu 4.000tik gora emakume. Itsasoak denen izenak dakizki. Banaka-banaka oroitzen ditu han hil ziren 166 andra, haur eta gazte. Oroitzen ditu errudun sentitzen delako, ez zelako oldartu arroken kontra, eta horren ordez, hildako haurren izenak ezabatu zituelako, olatuz olatu eta malkoz malko. Manttalingo alaba poema liburua oinarri hartuta, haien izenak ikasiko ditugu, oroitu eta aitortza egingo diegu.
LOTURA