Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Gorka Hermosa
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mareak
EMANALDI MOTA: Ipuin-kontaketa
PUBLIKO: publiko guztiak
SINOPSIA
Euskal kostaldeko emakumeen oroimena berreskuratzen du, hain ezezagunak eta, aldi berean, hain presente gure herriaren historian zehar.
Emazteak, amak, alargunak, ostalariak, esklaboak, kontrabandistak, enpresariak, sendalariak, batelariak, bortxatuak, abenturazaleak... Besteak beste, oso pertsonaia eta egoera desberdinak osatzen dituzte gure iraganerako, gure orainerako bidaia honetan.
Emakumeak protagonista diren istorioak kontatuz, kronologikoki antolatuta eta Euskal Herriko kostaldeko herrietan kokatuta, Baionatik Muskizera.
Testuak eta narrazioa: Toti Mtnez. de Lezea
Konposizioa eta interpretazioa (akordeoia): Gorka Hermosa
Zuzendaritza eta interpretazioa (klarinetea): Edurne Zabalo
LOTURA