JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Marrazjaun eta Sorgina Txirulina: Euskal mitologia

TALDEAREN IZENA: Marrazjaun eta Sorgina Txirulina
EMANALDIAREN IZENBURUA: Marrazjaun eta Sorgina Txirulina: Euskal mitologia
EMANALDI MOTA: Zuzeneko marrazketa, ipuin kontaketa eta laburmetraia
PUBLIKO: Umeen adina: 6-12 urte

SINOPSIA

Ikuskizun honetan gure kulturaren sustraiak berreskuratzen dira Euskal Mitologiaren istorioak zabaltzen. Horretarako, jarduera honetan zuzeneko marrazketa, musika eta ipuin kontaketaz gozatzeko aukera izango dute haurrek.

Jardueraren plangintza:!
1. Ongietorria
2. Eguzkilorearen animazio film laburraren proiekzioa
3. Ipuin kontaketa + zuzeneko marrazketa
4. Haurrekin euskal mitologiari buruzko hausnarketa!


LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=GAK2orueJ8o&t=5s&ab_channel=EstudioArtenea