JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

MEMORIA

TALDEAREN IZENA: ITZIAR MANERO
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
688778052
EMANALDIAREN IZENBURUA: MEMORIA
EMANALDI MOTA:  Antzezlana, antzerki dokumentala
PUBLIKO: 10 urtetik aurrera. Txikiagoek ikusi ahal dute (eta ikusi izan dute) baina posiblea da antzezlanean azaltzen diren gauza batzuk ez ulertzea

SINOPSIA

MEMORIA oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlan bat da. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Gaixotasunaren eta denboraren aurkako partida bat.
MEMORIA amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat da baita ere. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen.
Zer gertatzen da persona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara ondorengoak?

LOTURA
https://youtu.be/Zzk8h7xlTgk