Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: PANTZART
699340894
EMANALDIAREN IZENBURUA: Metamorfosien Jokoa
EMANALDI MOTA: Kale Ikuskizun Interaktiboa
PUBLIKO: Publiko Guztiak
SINOPSIA
Zoruaren gainean dagoen joko – taulan, publikoak istorioak, irudiak eta musikak hauta ditzake, elementu guztiekin denon artean koreografia anitza sortu arte.
Taula, irudi marraztuak dituzten lauki handiez osatuta dago. Publikoaren pertsona bakoitzak karta bat jasotzen du. Kartekin eta sortzen diren istorioekin jolastuz, metamorfosiak hedatzen dira taula gainean. Metamorfosi bakoitzak soinu-giro bat dakar, publikoaren proposamenez musikariak berehala inprobisatzen duena. Elementu guztiekin: istorioak, musikak eta mugimenduak, koreografia anitza sortzen da, eta ikusleak gonbidatuta daude koreografia horretara parte hartzera.
LOTURA
https://pantzart.org/eu/ikuskizunak/metamorfosien-jokoa/