Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Mesedez, bete galdetegi hau.
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Idoia Torregarai
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mikroipuinak sortzeko fabrika
EMANALDI MOTA: Ikastaroa/lantegia
PUBLIKO:  Gazteak: 12-16. Helduak 16tik aurrera.
SINOPSIA
Istorio handiak kontatu daitezke hitz gutxirekin. Lantegi honetan mikroipuinak sortzen, irakurtzen eta gozatzen ikasiko dugu.
LOTURA



 
				